XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irudi, uste ta ideak doguz gure adimen eta gauzen bitarteko; gure adimena, geu ez garean gauzakaz alkartu daroen zubia.

Era onetantxe sortu ta erditu daroagu adikuntza.

Ta ezin bestera izan atzerri onetan, gorputz ta gogo, diraugun bitartean.

Au ez da, baña, Jaungoikoa ikusi ta so-egiteko bide.

Ain zuzen, onen alderantzikoa dogu bide ori, ta osoro alderantzikoa izan bere.

Lenengo ta bein, an ez da sentzunez sortutako irudikirik, Jaungoikoa ez da, ba, sentzukizun, gogo uts-utsa baño.

Gure jakintza oro, emen lurrean, naizta gorengo ta gogokoien izanda bere, sentzunez artzen doguzan gauzetan datza.

Sentzunez dakusguna dau oiñarri.

Ez daiteke gure adimenean ezertxo bere izan, sentzuna iturribide ez dauanik; sentzunez sartzen ez danik.

Bide ori dogu lurrean gauzak adimenez aztertu, adialdu, alkarregaz erkatu, orraztu, gogaldu ta ulertzeko bide bakarra.

Beragan gogo uts da gure adimena, baña bere almen eta indarrak ezin erabilli legikez sentzunez artu ta bereganatzen dituan gauzetan baño.

Geroko bizitzan ez gara sentzun bear izango.

Begiz-begi, arpegiz-arpegi, ezeren bitarteko bage, dan baizen eder ta maitegarri ikusiko dogu Jaungoikoa.

Zelan izan daiteken ori?.

Orixe bai ez dakigula.

Baña izango dana, bai, badakigu.

Ez da, beraz, an irudikirik izango; Bera-Beragan ikusiko dogu Jauna, adimena edo ulermena deritxon gogo-begiz.

Ezta Jaungoiko ta gure adimenaren bitarteko uste edo idearik bere izango; ez gara an bitarteko bear.